EtnografiaZahar-barriak

Inauterien ganeko jardunaldia

Posted on

Maiatzaren 11an egun osoko jardunaldia egingo da Bilboko Euskal Museoan Inauteriei buruz. Ekitaldi horretan laguntzaile dau Labayru Ikastegia.

Museoak aurten nazioarteko erakusketa bi egin ditu gai horren ganean, zein baino zein ederragoa. Eta zikloari amaierea emoteko, jardunaldi bat eratu dau gaiari buruz berba egiteko.

Inauterien esangura eta interpretazinoaz ganera, lekuan lekuko ohiturak be aitatuko dira, dala dokumentuetatik hartutako datuez dala ikuspegi etnografikotik.

Hizlariak izango dira Emilio Xabier Dueas, Josu Larrinaga, Thierry Truffaut, Iaki Irigoien, Adolfo Arejita eta Mikel Aranburu.