LiteraturaZahar-barriak

Liburuaren eguna

Posted on

Apirilaren 23an ospatzen da urtero Liburuaren eguna. Egun seinaladua da liburuak zabaltzeko, idazleakaz hartu-emona egiteko, azokak eta ganerako ekitaldiak egiteko.

Aurten hori dana bertan behera geratu da, modu presentzialean behinik behin. Oraingoz garagarrilaren 23ra atzeratu da, orduan egoerea zelangoa izango dan ez badakigu be.

Liburuakaz lotuta, liburu elektronikoen BEZa %4ra jatsi dabe egunotan, eta hori barri ona da liburuen prezioa merketuteko.

Itxialdi honek agirian jarri dau liburuen garrantzia, eta irakurzaletasuna bultzatzea beti da ona. Horrez ganera, etxe ondoko liburudendei laguntzen badeutsegu, hobeto baino ez da izango.