LiteraturaZahar-barriak

Literatura Unibersala itzulpen-lehiaketa zabalik

Posted on

Literatuta Unibersala egitasmoa aspaldian jarri zan martxan, halako lanak euskeraz ipini eta irakurleei euskeraz eskaintzeko. Horretarako, EIZIEk aurten beste hiru liburu itzultzeko lehiaketa zabaldu dau. Aurtengo lanak eta bakotxerako izentautako diru-saria honeek dira:

– Fatima Mernissi, Dreams of Tresspass, 5.677,00 euro.

– Artur Pestana ‘Pepetela’, A Geração da Utopia: 10.741,00 euro.

– Sheridan Le Fanu, Carmilla: 2.278,00 euro.

Lehiaketan parte hartzeko testuaren lagin bat euskeratuta aurkeztu behar da maiatzaren 2ra arteko epean. Behin epai-mahaiak irabazleak aukeratuta, lan osoa itzultzeko kontratua egingo da. Eta hortik aurrera epe bat finkatuko da, liburuaren orrien arabera, lana entregatzeko.