LiteraturaZahar-barriak

Lourdes Otaegik eta Garazi Otsagabiak Santiago Onaindia bekako lana aurkeztu dabe

Posted on
Lourdes Otaegik eta Garazi Otsagabiak Santiago Onaindia bekako lana aurkeztu dabe

Zornotzako Udalak eratzen dauen Santiago Onaindia Bekak fruitu barria emon dau, Lourdes Otaegik eta Garazi Otsagabiak landutako Gerrako beste kronika lana. Ikerketa hau bekari esker egin dabe, eta bertan Ramon Saizarbitoriaren Bihotz bi. Gerrako kronika nobela hartu dabe oinarritzat. Nobela horretan memoria historikoa aztertzeko gaia dago, gerrako testuinguruan garatzen dalako, baina eurak nobelan dagoan beste gaiari oratu deutsie, genero-indarkeriari, horregaitik jarri dabe izenburuan Gerrako beste kronika.

Horrez ganera, Santiago Onaindia Bekak irabazle barria dauka, Xabier Hernandez Llona. Literatur ikerketa bultzatzeko helburuagaz sortu zan beka, eta aurtengoa honezkero 16. deialdia da. Urte birako beka horreri esker, Literaturaren didaktikaren erronkak XXI. mendeko bigarren hezkuntzan ikerketa egin ahal izango dau irabazleak.