EtnografiaZahar-barriak

Maruri-Jatabeko baserriei buruzko bideoa

Posted on

Maruri-Jatabe Mungialdeko herria da. Nekazaritza eta baserri mundua nagusi izan dau luzaroan, gaur egun bizimodua aldatuta badago be. Baserriok gaitzat hartuta, Labayru Fundazioak egindako bideoa aurkeztu dabe herrian, Maruri-Jatabeko baserriak – Izena eta izana.

Baserriak gure sustarra dira, euskereagaz batera euskal nortasuna emoten deuskuenak. Abizenak be baserrien izenetik datoz jatorrian, hareek emoten deuskue izena eta izana, Xalbador bertsolariak esan eban moduan.

Baserriok bilakaera handia egin dabe historiaren joanean, eta Marurin bertan horren erakusle argiak dagoz. Alberto Santana historialariak ondo azaltzen ditu bideoan garai ezbardinetako ereduak: egurrezkoak (Elortegi), adreilua daukienak kanpotik (Mendieta) eta harrizkoak (Zabalabarrena).

Baina baserria familiaren bizilekua, transmisino-lekua, bizikizunen gertalekua da. Unidade ekonomikoa be bai, oinordekotzan belaunaldi batetik bestera doana. Eta hori bertan bizi izan diran herritarrek kontatzen dabe bideoan.