Dakienak dakiEtnografia

Santa Ageda eta Aratusteak

Posted on

Asteburu honetan aurreko eta osteko jaien ospakizunak batuko dira. Alde batetik, herri batzuetan Santa Ageda kantetan urtengo dabe, egunean bertan ezin eta asteburura aldatuta. Berriatuan Santa eskean ibiliko dira adibidez. Beste alde batetik, hurrengo astean aratusteak dirala-ta, lehenengo zantzuak igarten hasiko gara. Kasurako, Eibarren Koko-marru konparsea Koko eskea egingo dau egun horretan.

Neguan eske-errondak egiteko egun seinaladu asko dagoz, eta batu egiten dira sarritan. Kantari taldeak etxerik etxe ibiliko dira egunotan mozorro, soinu eta dantza giroan, tripea betetako genero eske.