EtnografiaZahar-barriak

Santa eskean

Posted on

Zezeilaren 5ean da Santa Ageda, eta hori ospatzeko, bezperan, 4an, ibiliko dira kantuan taldeak herri guztietan. Santa eskean esaten da, edo Santa Ageda kantetan.

Bizkaian, gazte taldeak, eskolaumeak, alkarteak… ibilten dira. Horrezaz ganera, ‘klasiko’ batzuk be badagoz. Kasurako, Arratiko korua. Arratian talde bat batzen urtero horretarako korua osatzeko. Koru horrek egun osoa emoten dau kantuan, Arratiko herri guztietan ezeze Bilbon be hainbat lekutan.

Aurten be ibiliko dira, ohiturari eutsi eta hutsik egin barik.