LiteraturaZahar-barriak

Santiago Onaindia literaturako ikerketa bekako deialdia

Posted on

Amorebieta-Etxanoko udalak 15. deialdia egin dau Santiago Onaindia Ikerketa Bekarako izena emoteko.

Santi Onaindia karmeldarra Zornotzako komentuagaz lotzen da, bera Amorotokoa bazan be. Hil zanean, literaturan bizitza osoan egindako ekarpenaren gorazarrez, Udalak beka deialdia egitea erabagi eban. Ordutik dator 15.era heldu dan deialdia.

«Euskal literaturaren alorreko ikerketa-lanak» saritzen dira, eta euskeraz egin behar dira.

Hautagaiek irailaren 29ra arte daukie egitasmoak aurkezteko epea. Gero epaimahaiak beka nori emon erabagi, eta bekadunak urtebete eukiko dau lana amaitzeko.

Saria 9.000 eurokoa da, eta lana argitaratu egingo da, beren-beregi sortutako Santi Onaindia Beka izeneko liburu-bilduman.