EtnografiaZahar-barriak

Zeanuriko kofradien arteko bola-txapelketa asteburuan

Posted on

Bola-jokoa bizi-bizirik dago hainbat herritan gure inguruan. Zeanurin, kasurako, auzoetan egiten da hondino. Auzootako jaietan bola-jokoan egitea ohikoa da, banan zein taldeka.

Asteburu honetan, urriaren 2an, Altzustako sanmigeletako programaren barruan, herriko kofradia guztietako taldeek jokatuko dabe txapelketea, zazpi talde guztira:Altzua, Altzusta, Asterria, Ibarguen, Ipiaburu-Undurraga, Otzerinmendi eta Uribe.

Horrez ganera, jokoakaurrerantzean bejarraitzaileak euki dagiezan, umeentzako tartea egongo da.

Argazkiaren iturria: http://bizkaie.biz