BarriketanEtnografia

Anbotoko señora bihurtu

Posted on

Zeberioko Manu Etxebarriak dioskun lez, ama-alabak egozan etxe baten, eta ama behar eta behar egoan bitartean, alabea orraztu eta orraztu ei egoan, traustik egin barik. Halako baten, amak desesperazinoagaz esan eutsan: Zoaz hemendik Supelegorrera eta ez zaitez gehiago etorri! Eta han Anbotoko señora bihurtu ei zan. Lehenengoetan, Anbotoko señorea bakarrik egoan kobazuloan, baina apurka-apurka kuebea itxuraztu eta jentea hasi jakon hurreratzen.

Handik denporagarrenean, ama alabea zelan egoan ikusten joan zan eta ondo egoala ikusirik, atzera bota ei eutsan maldizinoa: Joan hadi beste kobazulo batera! Orduan, handik beste batera joan zan. Eta halan, kobazulorik kobazulo, anega bat garik garautan daukan beste urte bizi izan zan, beti.