Zahar-barriak

Ihes-gela jarri dabe Euskararen Etxean

Posted on

Ihes-gelak modan dagozan honetan, formato hori aukeratu dabe Euskararen Etxeko Euskararen Interpretazio Zentroa sustatzeko, beste ekimen batzuen artean.

Jokoan parte hartuko dabenek euskereari lotutako zientzia fikzinozko misterioa askatu beharko dabe aretotik urteteko. Egoerea hau da:

«2155. urtea da. Estralurtarrak Euskal Herrira heldu dira euskereagaz miretsita. Euren espazio-ontzia Euskal Herriko txoko guztietatik ikusten da eta helburu bategaz etorri dira: euskerea hartu eta euren bizilekura eroan…»

Ordubeteko abenturea da, lau laguneko taldetan egiteko. 13 urtetik aurrera onartzen da, beti be adinez nagusiren bat dagoala taldean.

Animau ezkero, Euskararen Etxean hartu behar da ordua.